lunes, 21 de noviembre de 2016

Praktikaldiko esperientzia: hausnarketa

Orain dela bost aste gure bizitzako esperientzia polit bat bizitzeko gogotsu geunden.
Orain dela bost aste gure bizitzako “erronka” polit bati aurre egiteko prest geunden.
Orain dela bost aste guretzat oso aberasgarria izango ziren praktika batzuetan murgiltzeko urduri geunden.

Baina… zeren azkar pasa diren bost aste horiek, ez?

Orain dela bost aste… Soilik bost aste…

Ba bai lagunok, iada pasa dira bost aste famatu horiek, eta rutinara itzultzeko ordua iritsi da… Niri, pertsonalki, oso azkarra egin zait dena. Konturatu orduko berriz ere unibertsitatean… Izan ere, gustoko lekuan aldaparik ez omen da izaten, diote…

Esperientzia ahaztezina izan da!!! Benetan aberasgarria…
Gauza ugari ikasteko aukera izan dut. Niretzat, nahiz eta haurtzaro osoa eskolan pasa, ezezagunak ziren gauza ugari ikusi eta ikasteko zortea izan dut.

Izan ere, epe labur honetan hainbat gauzetaz ohartu naiz. Esate baterako, irakasle baten lana klaseak modu egokian emateaz gain, izugarrizko zama duela gainean.  Haur batzuen etorkizuna euren eskuetan dute, eta uste baino zailagoa da hori bideratzen. Kanpotik dena oso polita ikusten baita…

Egunero ikasleak bide batetik bideratu behar dituzu. Baina noski, ikasle guztien garapen maila eta motibazioa ez da berdina. Badaude ikasleak azkarrago ikasten dutenak, mantxoago, arreta gehiagorekin, gutxiagorekin… Nola bideratu, beraz, horrelako klase bat?
Horri buruzko teoria erraza da; hau, hau, hau eta hau egin eta listo… Baina ez da horrela.
Irakasle batek duen errespontsabilitateaz ez zara ohartzen irakasle rola hartzen duzun momenturarte.

Bost aste hauetan, nahiz eta oso denbora laburra izan, esperientzia ugaritaz gozatzeko aukera izan dut, baita gertaera asko bizitzeko ere: zailtasunak dituzten ikasleei nola lagundu, ikasleen arteko liskarrak nola konpondu, klaseko arazoei nola aurre egin, nola ezabatu askotan egoten den konpetibitate negatiboa, irteerak nola antolatu…

Gainera, irakasle bilera guztietara joan naiz, eta eskola batek benetan nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dut…

Epe honetan ohartu naiz benetan gustoko dudala irakasle izatea, baina baita nire benetako nahia gorputz hezkuntzako irakaslea izatea izango litzatekeela. Izan ere, asignatura guztiak emateko aukera izan dut, eta gorputz heziketako klaseak izan dira gehien gustatu zaizkidanak. Hau aurretik ere banekien, baina esperientzia honek aurreideia hau konfirmartzeko balio izan dit.

Bestalde, ohartu naiz irakasle izateak izugarrizko esfortzua eskatzen duela, eta sarritan, umeek kasorik egiten ez dizutenean, edota modu egokian portatzen ez direnean… irakaslea ez dela batere ondo sentitzen. Baina ondoren orain erakutsiko ditudan bezalako momentuak datoz, eta horrek irakasle izateko anbizioa 100% kargatzen dizu, ikasleek eman diezazuketen errekonpentsa izugarrizkoa baita.








Batez ere 3.zikloan zentratu naiz, baina egia da beste zikloetan ere klase batzuk eman ditudala, eta aitortu beharra daukat oso ikasle onetaz gozatzeko aukera izan dudala.
3.zikloari dagokionez, nahiz eta tarteka bronkatxoak izan, balneario bat izan da. Bederatzi ikasleko gela jatorra, langilea, arduratsua… zer gehiago eska dezaket?

Irakasleei dagokionez, hauei buruzko inpresioa ere guztiz positiboa da. Oso irakasle onak direla iruditu zait, aspektu guztietan: haurrekin eta eskolarekin duten konpromezua, bokazioa, euren arteko erlazioa, pertsona berriei egiten dien arrera…
Egia da Aduna bezalako herrixka batetik ez nuela horrelakorik espero. Uste baina askoz nibel altuagoa dago, eta bertako jendea ere izugarria da. Hauek kalifikatu beharko banitu ez litzateke kalifikazio baxua izango, izan ziur...

Beraz, dudarik gabe esan dezaket oso gustora ibili naizela eta inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia izan dela, berriz ere errepikatuko nukeena.
Hau guztiarekin, zuetaz agurtzen naiz. Zuen esperientzia ere horrelakoa izan delakoan nago. Besterik gabe, milesker eta Aiooooooooo Adunako eskola, beste bat arteeee!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario